lunes, 7 de noviembre de 2016

Zer eta zertarako IKT?


Gaur egun, bizi garen inguru honetan teknologia leku gehienetan dago. Gizarte digital eta materialista honetan, etxe gehienak ordenagailu, telefono, kamera digitalez… beteta daude. Gero eta teknologia tresna gehiago dira gure haurrek txikitatik ondoan dituztenak; telebista lehendabizi, tableta gero eta mugikorra azkenik. Teknologia guzti hauek ondoan edukitzearen ondorioz, haurrek oso arin ikasten dituzte tresna hauen erabilerak.

Informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu dira eta garrantzitsua da hau eskoletan kontuan hartzea. Etekina atera behar zaio mundu berri honi, eta ezin gara atzean gelditu, baliabide berriak aprobetxatu behar ditugu. Guzti hau lortzeko ezinbestekoa da erabiliko diren tresnak adin, espazio eta denborara egokituak izatea. Hau da, ezin diegu Tablet bat eskura eman eta nahi duten denbora guztia laga. Guk mundu berri honetara egokitzen lagunduko diegu, haien prozesuan gidatuko diegu baina beti ere baliabideak bilatzen motibatuz.

IKTak zer diren hobeto ulertzeko parebat definizio bilatu ditut. Wikipediaren arabera IKT informazioaren eta komunikazioaren arloko zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da, egunetik egunera aldatzen ari dena. Informazio gehiago hemen.

            Beste era batera, IKTak, DVDak, faxa, arbel dijitalak, eta egunean egun erabiltzen ditugun hainbat tresna dira. Blog honetan laburtuta adierazten da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario